Berrikuntza ez erasokorraren lanetan, bi egiteko izan genituen kontuan: pisuen birjasoketa eta penduluaren kontrola.
Ordulari hau dorre batean zegoen, 17 bat metroko goiera zuena ordularia zegoen tokitik hutsarteko zoruraino. Iraupena bost egunekoa izan zezakeen. Gaur egun, goiera gutxikoa baita, sei ordu iraun zezakeen, eta horregatik beharrezkoa izan zen pisuen birjasoketa elektrikoa. Aurrez aurre begiratzen badiogu ordulariari, ezkerreko pisua mugimenduarena da, hau da, ordularia mugiarazten duen energía sortzen duena. Bi orduero birjasotzen da, eta ordu ez bikoitietako hamar minutu gutxiagotan gertatzen da.
Funtzionamendua honakoa da: pendulua elektronikarekin gelditu (penduluaren justu azpian dago). Geldirik dagoenetik, pisua birjasotzen da ibileraren bukaeraraino (goiko partean dago).
1901 · Artadiko San Migeleko Ordulariaren identifikazio plaka
Penduluaren kontrola, elektromina
Birjasoketarako motorra
Birjasoketaren bukaera
Halako ordularietan, kontu jakina da, mekanikoak baitira eta pendulua burdinezkoa baita, honakoa gertatzen da: udan, penduluaren dilatazioarengatik, ordularia atzeratu egiten da; neguan, aldiz, ordularia aurreratu egiten da. Arazoa konpontzeko eta ordularia ez egokitzearren astero, pendulua kontrolatzeko sistema baten alde egin genuen.
Sistemak azken bi orduko oszilazioen zenbatekoa kontatzen du eta sistema hori berez eman behar zituen oszilazioen zenbakiarekin konparatzen da. Pisuaren birjasoketaren ostean, aurrerapeneko segunduen zain egon beharra dago eta pendulua abiarazi, Horrela lortzen dugu puntuan egotea,
Sistemak ordulari-irrati kontrolatu bat du, eta doitu egiten da egunero goizeko hirurak eta bostak artean.
Ordu aldaketak automatikoki egiten dira, Udaberrian hamaika orduko geldialdia probokatzen da eta berriro abiarazten da. Udazkenean, ordubetez gelditzen da eta berriro abiarazten.
Eskuineko pisua, soinuarena da. Kanpaiaren gainean jotzen duen mazoari eragiten dio. Pisu honen birjasoketa ordu bikoitietan eta hogei minutuetan egiten da.
Brontzezko engranajeak
Engranaje eta maskorra
Soinugailu engranajea eta mugimendua
Engranaje eta trinketa
Soinaren partean detektagailu elektriko bat jarri da, ordulariak ematen dituen kanpainkadak neurtzeko. Hala jakin liteke ordularia zein ordutan dagoen. Ordubitatik hamabitara doazen seinaleak beren errepikapenekin dira sistemak erabiltzen dituenak ordulariaren kontrola izateko.
Orduak jotzerakoan, ordulariaren atzeko aldean haizeorratz bat (VENTEROL) ikusten dugu jiraka. Hauxe da kanpainkadak sekuentziatzen dituena, hau da, kanpainkada batetik besterako tarteak neurtzen dituena. Hori gabe, kanpai-aldia azkarregia litzateke eta ez ginateke kanpiankaden zenbatekoaz jabetuko.
Ordulari honek minutu eta laurdeneko desfase batekin ematen ditu orduak eta erdietan kanpainkada bakarra entzuten da.
Esan liteke ordularia guztiz mekanikoa dela, eta zaintza elektronikoa duela. Zati elektronikoa kenduko bagenio, 1901ean egin zenean bezela egongo litzateke ordularia.
Artadiko San Migeleko Ordulariaren identifikazio plaka.
Jatorrizko Erlojua
Ordulari ikusgarri honek dituen osagai guztiak.
Gaur egun, Artadi erlojua Zumaiako Itsasargiaren ibilbidean ikusgai dago.