Egiarretako ordularia, 1804, ez dauka orduak adierazteko esferarik, kanpaien bidez ematen zituen orduak. Jose Franciscok egindako ordularia
Egiarretako ordularia, 1804, ez dauka orduak adierazteko esferarik, kanpaien bidez ematen zituen orduak. Jose Franciscok egindako ordularia
”Yereguitarren saga errementari-ordularigile gisa Jose Franciscorekin hasten da.
Juan Garmendia Larrañaga historialariak kontatzen digunez, Yereguitarren saga errementari-ordularigile gisa Jose Franciscorekin hasten da. Leitzan jaioa, arotza zen lanbidez, eta zurezko ordulari bat egin zuen Iruñea hiriko azoka batean erakutsi zuena. Ordulariak ordu beteak eta erdiak jotzen zituen. Diotenez, jendeari asko gustatu zitzaion eta burdinezko bat egin zezan animatu zuten. José Francisco Leitzatik Arruitzeko sutegi batera joan zen errementari lanbidea ikasteko. Bi urte egin zituen bertan. Han zegoelarik, Beteluko elizarako ordulari bat egiteko eskatu zioten.
Ordularia egiteko lana eskritura publiko baten bidez itaundu zuten, 1796ko apirilaren 15ean.
Kontratuan azpimarratzen direnak: pendulu erreala, brontzezko bost gurpil, ardatz tornuan landuak, altzairuzko pinoi tenkatuak eta 24 ordurako malgukia. Kontratuak zehaztu du halaber ordulari zaharraren ordaina emango zitzaiola (1748koa zen) eta 86 dukat lanaren hasieran. José Francisco ordulariaren kargu egingo da sei urtez, herriak ordainetan sutegia jarriko diolarik eta baita familiaren mantenua ere denbora horretan guztian. Sei urte eta gero, José Franciscok beste 86 dukat jasotzen ditu, oraingoan, elizak eta herriak ordainduak.
Ordulari honen bitxikeria da arratsaldeko hiruretan kanpaiak 33 aldiz jo behar duela, Kristoren heriotza eta haren adina gogorarazteko. 1962 urtean Gasteizko Murua etxeak beste ordulari bat jarri zuen Yereguirenaren ordez.
José Franciscoren semea. Juan Manuelek egindako ordularirik ezagunena Iruñeako Udaletxekoa da. 1827an Juan Manuelek ordulari bat egin zuen Iruñeako San Lorentzo elizarako. 1849an, haren osotasunarekin kezkatuta bigarren karlistadako lehergailu batek eragindako beldurrez, Iruñeako Udaletxera eraman zuten. Han jardun zuen 1991 arte. Urte hartan ordulari kontrolatu bat jarri zuten haren ordez. Gaur egun, Iruñeako udal biltegi batean jasota dago.
Juan Garmendia Larrañaga (Tolosa 1926-2015) etnografo eta historialariak dio:
”Bonifacio Yereguik jarriotako ordularietatik gogoratuko ditut Saldias, Gaintza (Nafarroa), Iriberri eta Martziillarako egindakoak.
Juan Garmendia Larrañagak elkarrizketa bat egin zion Andres Yereguiri 1970 urte inguruan. Honela dio gizonaz:
”Gizon altu samarra da, aurpegi gorrixka du. Haren begi argietan begirada bizi adimentsua nabarmentzen da. Solas atsegin adeitsukoa, haren memoria markaz apartekoa da. “Errementari zaharra” Betelu herriko artxibo bizi bat da…
Andresek egindako ordularien artean, Izurdiaga, Igoa eta Latasakoak dira nabarmenenak.
Betelun jaio zen “Indiano Etxean”. Berak idatzitako oharren arabera, Zarauzko Frantziskotarrekin sinatutako konkratu batean jaso zituenak, hamalu urtekin hasi zen ordulari bat egiten Beteluko sutegian. 1896an Benitok ordulari bat egin zuen Zarauzko frantziskotarrentzat. Errementari-ordularigile gisa egindako bizitzan, 80 ordulari kontatu dizkiogu. 80garrena Usurbilgo San Salbador parrokiarako egindakoa da.
Ordulari nabarmenenak:
Benitoren anaia Serapiok egindako ordularien artean, hauen berri dugu: