ERREMENTARI-ERLOJUGILEEN 5 BELAUNALDI
ARATADIKO SAN MIGELEKO ERLOJUA
SOINU ETA MUGIMENDU ENGRANAIAK
ERREMENTARI-ERLOJUGILEEN TRADIZIOA, 1760AZ GEROZTIK
ARTADIKO SAN MIGELEKO ORDULARIA
1901etik
Ordulari hau 1901 urtean egina da Zumaiako Artadi auzoko San Migel elizarako.
Plakako idazkunak dio “Benito Yereguik egina Usurbilen, bertako bikarioa Don Rosendo Recondo zelarik, 59 zk. 1901 urtea”
TM = (RP x RS x RE) x 2 / PS x PE
TM = penduluaren 3.173,33 oszilazio orduko. Irtenbiderako pauso bakoitzak 1,134454seg. hartzen du
Gurpil Inperialak, gurpil mugimendurenak eta soinuarenak, brontzezkoak. Irtenbiderako gurpila, 34 hortzekin, eta atsedeneko aingura.
Ez ditugu jatorrizko pisuak ezagutzen, une honetan mugimenduko pisuak 40 kilo ditu eta soinuarenak beste hainbeste.
Motorrak mugimenduaren eta soinuaren itzulerarako, Flux erakoak. Penduluaren kontrolerako motor lineala, Pendulum Magnet.
José Francisco Yeregui Zabaleta
1760-1834
Yereguitarren saga errementari-ordularigile gisa Jose Franciscorekin hasten da. Leitzan jaioa, arotza zen lanbidez, eta zurezko ordulari bat egin zuen Iruñea hiriko azoka batean erakutsi zuena.
Benito Yeregui Goldaracena
1843-1912
Errementari-ordularigile gisa egindako bizitzan, 80 ordulari kontatu dizkiogu. Berak egindako ordulari aipagarrienen artean 1901ean Artadiko San Migelekoa da.
Andrés Yeregui Eraso
1884-1975
Beteleun Errementari Zaharra gisa aski ezaguna zen. Andresek egindako ordularien artean, Izurdiaga, Igoa eta Latasakoak dira proiektu nabarmenenak.
YEREGUI-tarrek erloju, itsasmotore eta bestelako makinak ekoiztearekin sortutako ondare historikoa gizarteratzeko ELKARTEA
Esker on berezia Yereguitarren memoria historikoa eraikitzen zuen denbora eta laguntza desinteresatua eskaintzen duzuen pertsona guztioi, denon artean osatzen dugu Yeregui Elkartea. Eskerrik asko Jorge Murgiondori, webgune hau sortzeko utzitako irudiengatik.
Julio Beobide 15
Zumaia 20750 · Gipuzkoa
INFO@YEREGUIELKARTEA.EUS